Milo Dožić
Milo Dožić | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolašin (en) , 1869 |
Herrialdea | Montenegroko Printzerria |
Heriotza | Podgorica, 1919 (49/50 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta voivoda |
Milo Dožić (serbieraz: Мило Дожић) voivoda eta politikari montenegroarra izan zen.
Karrera poltikoa
1914tik 1916ra Montenegroko Batzar Nazionaleko presidente izan zen. Belgradeko Zuzenbide Fakultatean lizentziatu ondoren (1896), Auzitegi Nagusiko idazkari izendatu zuten. 1905ean eta 1906an Justizia ministro eta Hezkuntza eta Eliza Gaietako ministroaren ordezkari izan zen. Bere administrazioan, Lehen Hezkuntzako Legea onartu zen, Montenegroko hezkuntza egoera nabarmen hobetuz. Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan (1906), diputatu hautatu zuten. Geroxeago, 1908an, Estatu Kontseiluko kide hautatu zuten. Milo Justizia ministro bihurtu zen berriro Lazar Tomanović-en Gobernuan (1911-1912). Balkanetako Gerran, Auzitegi Nagusiko kide izendatu zuten (1913). 1910eko abuztuan, Montenegroko Batzar Nazionaleko presidenteorde hautatu zuten, eta 1915eko hauteskundeen ostean, berriz, Batzarreko presidente hautatu zuten. Lehen Mundu Gerran, Boldogasszonyko kontzentrazio-esparruko preso izan zen, eta gero Karlstein-eko esparruan. Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuma sortu ondoren, Podgoricako gorteko presidente izendatu zuten.
Heriotza
1919an, Milo hil zuten Podgorican.
Kargu politikoak
Aurretik | 1905eko abenduaren 19 – 1906ko azaroaren 24 | Ondorengo Milosav B. Raičević |
Aurretik | 1911ko abuztuaren 23 – 1912ko ekainaren 19 | Ondorengo Dušan Vukotić |
Aurretik Gavro Vuković | 1905eko abenduaren 19 – 1906ko azaroaren 24 | Ondorengo Milosav Raičević |
Aurretik Filip Jergović | 1911ko abuztuaren 23 – 1912ko ekainaren 19 | Ondorengo Jovan Plamenac |
Aurretik Marko Đukanović Jovan Plamenac | 1910eko abenduaren 1 – 1911ko otsailaren 12 1914ko urtarrilaren 28 – 1916ko urtarrilaren 4 | Ondorengo Jovan Plamenac Kargu abolituta |
Kanpo estekak
- Datuak: Q61122964