Monica Roșu
Monica Roșu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bacău, 1987ko maiatzaren 11 (37 urte) |
Herrialdea | Errumania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Octavian Bellu (en) |
Altuera | 153 zentimetro |
Monica Rosu (Bacău, Errumania, 1987ko maiatzaren 11) gimnasta artistikoa da. Bere ibilbidean urrezko bi domina olinpiko eskuratu zituen (taldekakoan eta zaldi-jauzian).
Lehen urratsak
Monica 1991n hasi zen gimnasian entrenatzen, lau urte zituela, CSS Bacú elkartean.
Ibilbide profesionala
2003
2003an, AEBetako lehen mundu-txapelketan parte hartu zuen eta zilarrezko domina eskuratu zuen bere taldearekin, eta laugarren geratu zen zaldi-jauzian.[1]
2004
2004an urrezko domina lortu zuen zaldi-jauzian eta beste bat bere taldearekin Europako Txapelketan, Amsterdamen.
Erretiroa
2005ean min hartu zuen, eta, 2005eko Munduko Txapelketaren ondoren, erretiratu egin zen. 2005ean, Japonian, telebistako Kunoichi lehiaketan eta Monster Box showean parte hartu zuen.[2]2009an, Forma Maxima telebistako showaren aurkezlea izan zen, bizimodu osasuntsua sustatzen duen, TVR1 kanalaren bidez (Errumania). Gonbidatuen artean Ion Iriac (Guillermo Vilas tenislari argentinarraren entrenatzailea), Ilie Nãstase eta Gheorghe Hagi egon ziren. Orduz geroztik, kirol-administrazioko maisutza ikasi du Bukaresten (Errumania).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q265858