Mujeres y hombres y viceversa
Mujeres y hombres y viceversa | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Mujeres y hombres y viceversa |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | dating game show (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Uomini e donne (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Dlo/Magnolia Bulldog TV (en) [[Kategoria:Bulldog TV (en) ekoitzitako lanak]] |
Aurkezlea | Emma García, Toñi Moreno, Nagore Robles eta Jesús Vázquez |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Telecinco Cuatro |
Hasiera-data | 2008ko ekainaren 9a |
Amaiera-data | 2021eko martxoaren 25a |
cuatro.com… | |
Mujeres y hombres y viceversa amodiozko dating show bat da, Bulldog Producciones-ek ekoiztua eta Telecincon 2008ko ekainaren 9tik gaztelaniaz emititzen dena. Toñi Moreno aurkezleak gidatzen du saioa gaur egun (2008tik 2018ra bitartean Emma García euskalduna izan zen aurkezle), eta Uomini e donne italierazko bertsioa du erreferentetzat.
Programa honen lehenengo atalak %18,4ko kuota izan zuen, eta espainiar publikoaren saio gogokoena kalifikatu zen emisioko lehen bi urteetan. Saio honek audientzian beherakada handia izan zuen urte batzuetan zehar, baina 2014. urtearen hasieran ikus-entzuleria berreskuratu zuen.
Mekanika
Formatua bikoterik ez duten gazteei zuzentzen da. Lau "tronista" egoten dira normalean, 2 neska eta 2 mutil. Hauek dira protagonistak; eta "pretendiente" izeneko pertsona batzuk ezagutzen dituzte. Pertsona hauek tronistak ezagutu nahi dituzte, eta tronistek pretendientea ezagutu nahi duten edo ez aukeratzen dute.
Tronistak pretendiente bat ezagutzen doazen bitartean, ez badute gehiago ezagutu nahi programatik kanporatu egiten diete. "Urrezko arau" bat dago ezarrita, ezin dena urratu. Arau hau tronistek nahiz pretendienteek bete behar dute, eta honakoa da: tronistek eta pretendienteek ezin dute inolako kontakturik eduki kanpoan, guztia saioaren barruan egon behar da. Arau hau urratzen duen pertsona oro programatik kanporatuta geratzen da automatikoki normalean. Tronista batek erabaki bat hartzen duenean, final bat antolatzen da eta bertan jakinarazten du bakarrik joan nahi duen, edo neska/mutil batekin maitemindu den.
Iritzi emaileak
Iritzi emaileak aholkuak ematen dizkiete tronista nahiz pretendienteei. 2008ko ekainetik 2009ko urtarrilera arte Paco Morales eta Raquel Navamuel izan ziren iritzi emaileak, orduan "asesores del amor" deiturikoak. Ondoren, Pipi Estrada eta Miriam Sánchezek osatutako bikotea sartu zen 2009 urteko hasieran, eta 2013ko urtarrilera arte iraun zuten. Orain, saioak "iritzi emaile" deituriko hainbat pertsona txandakatzen ditu, eta hauek telebista-kateko pertsonaia famatuak izaten dira.
- Nagore Robles. Telebistako kolaboratzailea.
- Kiko Jiménez. Tronista ohia.
- Laura Matamoros. Kiko Matamorosen alaba.
- Maestro Joao. Igarlea.
- Sofía Suescun. Tronista ohia; Gran Hermano 16 eta Supervivientes 2018ko irabazlea.
- Kiko Matamoros. Telebistako kolaboratzailea.
"Ganchos"
Ikusle artean "ganchos" deituriko pertsona batzuk egoten ziren, saioan lantzen ari diren gaiei buruzko aholkuak eta iritziak ematen zituztenak. Saioaren berrikuntzarekin desagertu egin ziren. "Gancho"rik ezagunenetakoak Luis Miguel Valero, Tamara Serrador edota Olaya Rivas izan ziren.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala.
- Programa guztiak.
- Datuak: Q16619892