Nemrut (mendia)
Nemrut (mendia) | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.150 m |
Mota | mendi |
Azalera | 11 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°58′51″N 38°44′27″E / 37.9807°N 38.7408°E / 37.9807; 38.7408 |
Mendikatea | Taurus Ankar Dağı (en) |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Adiyaman probintzia |
- Artikulu hau Turkiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nemrut».
Nemrut edo Nemrud (turkieraz: Nemrut Dağı ; armenieraz: Նեմրութ լեռ) hego-ekialdeko Turkian dagoen mendia da, 2,134 m (7,001 ft) altuera duena. Bere tontorrean dauden K.a. I. mendeko estatuei esker ospetsua da. Adıyaman herritik gertu kokatuta, 1987an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
K.a. 62an Antioko I.a Theos Komagenekoak tontorrean estatua erraldoiak eraikitzea agindu zuen: bere buruarena, bi arrano, bi lehoi eta zenbait pertsiar, greziar eta armeniar jainko.[1] Bere errege-hilobia izateko eraiki zuten baina Karl Sester alemaniar arkeologoak 1881ean lanak hasi zituenetik hona ez dute hilobia topatu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q207917
- Multimedia: Mount Nemrut / Q207917