Nuska

Nuska
Mesopotamiako mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakGirra (en) Itzuli eta Gibil
Familia
AitaEnlil eta Sin
Ezkontidea(k)Shala

Nuska edo Nusku[1] (sumerreraz: {𒀭𒉺𒌆dPA+TÚG)[2] Mesopotamiako jainkoa izan zen, Enlilen sukkal edo bisirra eta argiaren eta suaren jainkoa zena. Babilonian Girru zioten.

Asirian, Harran izan zen bere gurtza-gunea. Bertan Sin, ilargiaren jainkoa, gurtzea nagusi zenez, bere semetzat hartzen zuten. Arteen patroitzat eta zibilizazioaren jainkotzat ere hartzen zen, gizateriak egindako suaren aurkikuntzarekin eta hortik aurrera izandako aurrerapenarekin lotzen zelako.

Atrahasis poema akadtarrean, beheragoko jainkoen matxinadaren aurrean Enlili aholkatzen agertzen da, ez baitzuten gehiago lanik egin nahi. Enlil eta Ninlilen mitoan ere aipatzen zuten, non Enlil Ninlil gazte eta ederrarekin harremanak izan ditzan itsasontzi batean eramaten duen.

Erreferentziak

  1. ↑ Horry, Ruth. «Nuska/Nusku (god)» Ancient Mesopotamian Gods and Goddesses (Open Richly Annotated Cuneiform Corpus, UK Higher Education Academy).
  2. ↑ (Ingelesez) Lambert, Wilfred G.. (2002). «The name of Nuska» Revue d'assyriologie et d'archéologie orientale (CAIRN) 95 (1): 58.  doi:10.3917/assy.095.0057. ISSN 0373-6032..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2005509
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2005509
  • i
  • e
  • a
Sumertar mitologia
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.