Nyssa

Nyssa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaCornaceae
Generoa Nyssa
Linnaeus, 1753

Nyssa landare generoa da, Nyssaceae familiakoa, bere baitan 9-11 espezie hartzen dituena. Hosto bakunak eta erorkorrak dituzten zuhaitzak dira eta, gaur egun, ipar eta erdialdeko Amerikan eta hego-ekialdeko Asian hedaturik daude.[1]

Izena

Nyssa izenak Greziar mitologiako naiade bati egiten dio erreferentzia. Creek etniako amerikar natiboek tupelo esaten zieten genero horretako zuhaitzei.

Espezieak

  • Nyssa aquatica L. – Ur tupeloa (Estatu Batuetako hego-ekialdea)
  • Nyssa biflora Walter – (Ipar Amerika)
  • Nyssa javanica (Blume) Wangerin - (Himalaiako ekialdea, Indonesia)
  • Nyssa ogeche W.Bartram ex Marshall – Ogeecheeko tupeloa (Estatu Batuetako hego-ekialdea)
  • Nyssa sinensis Oliv. – Txinako tupeloa (Txinako hegoaldea, Vietnam, Myanmar)
  • Nyssa sylvatica Marshall – Tupelo beltza (Estatu Batuetako erdi eta ekialdea, Mexikoko eki eta hegoaldea, Ontario)
  • Nyssa talamancana Hammel & N.Zamora - (Panama, Costa Rica)
  • Nyssa ursina Small – (Ipar Amerika)
  • Nyssa yunnanensis W.C.Yin – (Yunnan)

Tupelo eztia

Nyssa ogeche zuhaitzak Suwannee ibaiaren ertzean, Floridako iparraldean.

Nyssa ogeche espezieko tupeloak estimu handiko ezti landareak dira Estatu Batuetako hego-ekialdean, batez ere Mexikoko golkoaren kostaldean.[2] Loraldi sasoian, erlezainek ibaietan jartzen dituzte erlauntzak, plataformen gainean, tupelo zuhaitzetatik hurbil. Bi edo hiru astez, arbola horietako loreen nektarra biltzen dute erleek. Ondoren, loraldia amaitu orduko, eztia jasotzen da, monoflorala izan dadin. Era horretan egindako tupelo ezti monofloralak fruktosa eta glukosa proportzio handia du, eta ez da kristalizatzen.[3]

Erreferentziak

  1. Nyssa Gronov. ex L.. Plants of the World Online, powo.science.kew.org (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).
  2. Floral Source: Tupelo. honey.com (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).
  3. Amantegi, Oihane. Ibaiertzeko ipuina – Eztia kapitulua. postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-28).

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Nyssa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q964952
  • Commonscat Multimedia: Nyssa / Q964952
  • Wikispecies Espezieak: Nyssa

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300374813
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 40410
  • Fl. China: 122537
  • GBIF: 3082211
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomygenus.aspx?id=8332
  • IPNI: 12094-1
  • ITIS: 27820
  • NCBI: 4290
  • Paleobiology Database: 54715
  • W3TROPICOS: 40029683
  • USDA Plants: NYSSA
  • VASCAN: 1469
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D031655
  • Wd Datuak: Q964952
  • Commonscat Multimedia: Nyssa / Q964952
  • Wikispecies Espezieak: Nyssa