Odoardo Borrani
Odoardo Borrani | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pisa, 1833ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1905eko irailaren 14a) |
Bizilekua | Florentzia |
Heriotza | Florentzia, 1905eko irailaren 14a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Fine Arts, Florence (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Enrico Pollastrini (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Italia |
Mugimendua | Purismo (en) Macchiaiolia |
Genero artistikoa | erretratua |
Odoardo Borrani (Pisa, 1833ko abuztuaren 22a – Florentzia, 1905eko irailaren 14a) italiar margolaria izan zen.
Pisan jaio zen eta familiarekin Florentziara joan zen. Han, Arte Ederretako Akademian ikasi zuen, baina estilo akademikotik bereizi zen. Akademiaren urrezko domina irabazi zuen eta armadan denboraldi bat eman zuen.
Telemaco Signorini eta Vincenzo Cabianca lagunek Macchiaioli margolari taldearekin jarri zuten harremanetan. 1859an Italiako Bigarren Independentzia Gerran esku hartu zuen. 1862an Piagentinan hasi zen margotzen, Florentziatik gertu, Giuseppe Abbati, Silvestro Lega, Raffaello Sernesi eta Signorinirekin.
Bere azken urteetan irakasle, zeramikari eta artista grafikoa izan zen.
Iruditegia
- 26 aprile 1859 (1861)
- Cappella dei Pazzi
- Signora con ombrellino
- Cucitrici di camicie rosse (1863)
Kanpo estekak
- Datuak: Q1056323
- Multimedia: Odoardo Borrani / Q1056323