Olga Orman

Olga Orman

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNoord (en) Itzuli, 1943ko azaroaren 9a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaAmsterdam, 2021eko martxoaren 7a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta haur literaturaren idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Knight of the Order of Orange-Nassau Knight of the Order of Orange-Nassau

Olga Ursinda Orman (Noord, 1943ko azaroaren 9a[1] – Amsterdam, 2021eko martxoaren 7a[2]) Aruban jaiotako herbeheretar idazle, poeta eta ipuin-kontalaria izan zen, papiamentoz eta nederlanderaz idatzi zuena[3]. Kamishibai (ipuin kontaketa japoniar herrikoia) Herbehereetara eta ABC uharteetara ekarri zuen[1][4].

Bizitza

Orman 1943ko azaroaren 9an jaio zen Noorden (Aruba). 14 urte zituela, Herbehereetara joan zen bizitzera. Irakasle moduan trebatu zen Etten-Leurren[2] eta hainbat urtez Curaçaon jardun zuen lehen hezkuntzako irakasle gisa[5]. 1970eko hamarkadan Herbehereetara itzuli zen eta Amsterdamgo Bijlmermeer auzoan irakasten hasi zen[2].

1994an haur literaturako lehenengo liburua idatzi zuen, E biaha largo pa djeipei/De lange reis van hier tot om de hoek izenekoa[1]. Anansi armiarmari buruzko bi liburuengatik ospea lortu zuen[4]. 1980ko hamarkadan poesia idazten hasi zen[5]. Haren poesia libururik ospetsuena Cas di biento / Doorwaaiwoning da[1][3].

Irakasle gisa, haurrek aski ongi ezagutzen ez duten hizkuntza batean pentsatzen dutena adieraztean duten frustrazioaz konturatu zen[2]. Arubako ahozko tradizioa gogoratu zuen, eta kamishibai ipuin kontaketa japoniarra erabiltzen hasi zen klaseetan[6].

Herbehereetan, Kinderboekenweek, haurrentzako liburuei eskainitako astea, antolatzen da 1955etik. Ormanek ideia hori ABC uharteetara ekarri nahi izan zuen, eta 2001ean Simia Literario erakundearen sorkuntzan parte hartu zuen. 2004ean Orange-Nassau Ordena eman zioten[1].

Orman 2021eko martxoaren 7an hil zen Amsterdamen, 77 urte zituela[2].

Lanak

  • Afdruk en Vernieuwing (1986)
  • Vernieuwing, Torikonmakandra, Konta mi un kuenta, Vertel eens (1987)
  • Ouders uit etnische minderheden in het onderwijs (1990)
  • Het jaar door met KOM-OP (1990)
  • Kansrijke Taal (1991)
  • Kom op, vertel eens (1991)
  • Kom op, kijk en praat eens (1991)
  • Kamishibai, de magie van het Japanse verteltheater, een handleiding (1991)
  • Hoe Anansi de ogen van de koning opende (1991)
  • E biaha largu pa djeipei (1994)
  • Hoe Anansi het Tumbafestival won (1998)
  • Post uit de Antillen (1998)
  • Het Woordenhuis (2001)
  • Slavernij (2002)
  • Bentana Habri (2004)
  • Aan de draad van Nanzi (2008)
  • Onbeantwoorde vragen (2008)
  • Michi (2009)
  • Cas di biento/ Doorwaaiwoning (2015)

Erreferentziak

  1. a b c d e (Nederlanderaz) Nicolaas, Quito. «Olga Orman; 1943 – 2021» Werkgroep Caraibische Letteren (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  2. a b c d e (Nederlanderaz) Haas, Fred de. «In Memoriam Olga Orman (1943-2021)» Werkgroep Caraibische Letteren (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  3. a b (Nederlanderaz) Rutgers, Wim. (2016). Balans. Arubaans letterkundig leven. De periode van autonomie en status aparte 1954-2015. Aruba: Editorial Charuba, 179 or. (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  4. a b (Ingelesez) «Olga Orman» Writers Unlimited (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  5. a b (Nederlanderaz) Haas, Fred de. «Poëzie van Orman: Seis punt’i baranca/Zes rotsen» Werkgroep Caraibische Letteren 2015-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  6. (Nederlanderaz) Nijs, Pieter de. (1996). «Het vertellen weer levend maken Vertelculturen in Nederland» Bzzlletin: 63-63. (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2693872
  • Commonscat Multimedia: Olga Orman / Q2693872

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 317157131
  • ISNI: 0000000369181623
  • GND: 1069334987
  • LCCN: no2019126239
  • Wd Datuak: Q2693872
  • Commonscat Multimedia: Olga Orman / Q2693872