Oreitia
Oreitia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Oreitiako ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′26″N 2°33′31″W / 42.8572°N 2.5586°W / 42.8572; -2.5586 |
Demografia | |
Biztanleria | 79 (2015) |
Oreitia Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 534 metroko garaieran dago, hiritik 10 kilometro ingurura ekialdean, Dulantzirako bidearen alboan.
Herriko 6 lagun nekazaritzatik bizi dira oraindik, batez ere zerealak, erremolatxa eta patata landatzetik. Gainerako biztanleek Gasteizen egiten dute lan.
Demografia
1964an biztanle kopururik altuena eduki zuen, 94 lagun bizi baitzen bertan. Gasteizko 2001. urteko hiri plangintzaren ondorioz, etxe berriak eraiki eta populazioa handitu egin zen.
Oreitiako biztanleria |
---|
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
- Oreitiako elizan (XIII. mendekoa) San Julian eta Santa Basilisa gurtzen dira.
- Herriko beste eraikin nabarmena Gebara-Lazarraga jauregia da. Oreitian jaiotako Juan Beltrán de Guevara Enrike IV. Espainiakoaren enbaxadorea izan zen Frantzian.
- Dorre Zuria.
- Oreitiako zubia.
- Ortiz Zarate jauregia.
Oreitiar ezagunak
- Rikardo Gonzalez de Durana (1959): bertsolaria.
Argazki galeria
- San Julian eta Santa Basilisa eliza
- San Julian eta Santa Basilisa elizako ataria
- San Julian eta Santa Basilisa elizako absidea
- San Julian eta Santa Basilisa elizako absideko ataria
- San Julian eta Santa Basilisa elizako atariko leihoa
- San Julian eta Santa Basilisa elizako atariko kapitelak
- Gizarte zentroa, herriko aretoa eta bolatokia
- Herriko eraikin historiko bat
Kanpo estekak
- San Julian eta Santa Basilisa eliza - bisita birtuala
- Datuak: Q620778
- Multimedia: Oreitia / Q620778
Gasteizko herriak: Oreitia | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |