Patricia Pinedo
Patricia Pinedo | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Amurrio, 1981eko maiatzaren 13a (43 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||
|
Patricia Pinedo Saenz (Amurrio, 1981eko maiatzaren 13a), kirol munduan Patri Pinedo deitua, arabar eskubaloi jokalari ohia da. Itxako taldearekin hiru aldiz irabazi zituen Espainiako liga, Erregina Kopa eta Espainiako Superkopa. Espainiako talde nazionalarekin brontzezko domina lortu zuen 2011ko Brasilgo Munduko Txapelketan.[1] Elisabeth Pinedoren ahizpa bizkia da.
Lortutako sariak
Klubekin
- Espainiako liga 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
- Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
- Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
Espainiako talde nazionalarekin
- Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
Erreferentziak
- ↑ España se cuelga la medalla de bronce en el Mundial de balonmano femenino. rtve.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).
Kanpo loturak
- EHFko fitxa, eurohandball.com
- Datuak: Q3380118