Peterborough Erresuma Batuko Ingalaterrako ekialdean dagoen Cambridgeshire konderriko hiria da. Izen bereko barrutiko hiriburua, Nene ibaiaren ertzean dago. Apezpiku egoitza. Aipagarriak dira , besteak beste, XII-XIII. mendeetako katedral berritua, Katalina Aragoikoaren hilobia, San Joan eliza (1407). Nekazaritza, merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria, mekanika eta elektrika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Iruditegia
Klima
Datu klimatikoak (Peterborough, Wittering) |
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5 | 6 | 8 | 12 | 16 | 19 | 20 | 20 | 18 | 13 | 9 | 6 | 13 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0 | 1 | 1 | 4 | 7 | 10 | 11 | 11 | 9 | 6 | 3 | 1 | 5 |
Iturria: Weatherbase[1] |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-5-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Historical Weather for Wittering Weatherbase (Retrieved 23 December 2009).
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Peterborougheko Udal webgunea