Pigalle plaza
Pigalle plaza | |
---|---|
Saint-Georges, Parisko 9. barrutia, Paris | |
Pigalle plaza elurtua. | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Departamendua | Île-de-France |
Hiria | Paris |
Barrutia | Parisko 9. barrutia |
Geografia | |
Koordenatuak | Pigalle plaza |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Pigalle plaza Parisko plaza ezaguna da. Izena Jean-Baptiste Pigallen ohorez jarri zitzaion. 9. barrutiandago.
Tokia
Pigalle plaza Clichy boulevard eta Rochechouart boulevard artean dago, Sacré-Cœur basilikatik gertu, Montmartre azpian. Ingurua Pigalle auzoa bezala ezagutzen da.
Izena
Plazaren izena Jean-Baptiste Pigalle (1714-1785) frantses eskultorearena da, beraren omenez eskainita.
Historia
1826ako ekainaren 1an Udal Kontseiluaren erabaki batek Brack jaunari bere lurretan kale berri bat egiteko baimena eman zion. Kalea egungo Victor-Massé kaletik Montmartrera zihoan eta han lauki erdi-zirkularraren plaza bat sortu zuten. 1864an, toki honi, "Barrière-Montmartre plaza" izena eman zitzaion, egungo Pigalle plaza.
XIX. mendearen bukaeran plaza eta inguruko kaleak margolarien eta literatura kafetegien auzoa izan zen; azken horien artean ezagunena Nouvelle Athènes izan zen.
Musika
Plazan egile desberdinak inspiratu dira abestiak egiteko:
- Georges Ulmerrek «Un p'tit jet d'eau, une station de métro, entourée de bistrots, Pigalle ...» konposatu zuen.
- Alex Alstonek eta Maurice Chevalierrek «Place Pigalle» abestia egin zuten. Chevalierren orkesta 1946ko apirilaren 9an grabatu zuen; orkestaren zuzendaria Jacques Helian izan zen.
Pigalle plaza artean
- Marcel Leprin, 1925.
- Eugène Galien-Laloue, 1941an.
- Pierre Gatier (1878-1944), Le Monde de la noce,La Villa Royale, 1909.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q602107
- Multimedia: Place Pigalle (Paris) / Q602107