Reshma Shetty
Reshma Shetty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manchester, 1977ko azaroaren 2a (46 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Deep Katdare (2011 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | James Madison University (en) Kentuckyko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea |
|
Reshma Shetty (Manchester, 1977ko azaroaren 2a) Ingalaterran jaiotako aktorea da, ibilbide artistikoa Estatu Batuetan egin duena. Royal Pains telesailean Divya Katdare-en papera betetzeagatik da ezaguna.
Biografia
Manchesterren jaio zen indiar jatorriko familia hindu batean. 15 urte zituela Estatu Batuetara joan zen eta Richmonden (Virginia) hazi zen[1]. Ahots lehiaketatan arrakasta handia izan zuen eta opera ikasketetan graduatu zen[2]. Kentuckyko Unibertsitatean musika masterra egin zuen eta Cincinnatiko Musika Kontserbatorioan artista diploma eskuratu zuen 2005ean.
2006an Bombay Dreams musikalean emakumezko protagonista izan zen[3] eta Rafta, Rafta... musikalean ere hartu zuen parte. 2009an Royal Pains telesailean Divya Katdare-ren rola betetzen hasi zen eta 2016 artean jarraitu zuen[4]. Ondoren beste telesail batzuetako protagonista izan da, baina ez du halako arrakastarik izan berriz.
Indian Dove markaren ezpainetako barra hidratatzailearen iragarkietako aurpegi ezaguna da.
Bizitza pertsonala
New Yorken bizi da, Royal Pains bertan grabatzen baita. Bombay Dreams musikalean ezagutu zuen Deep Katdarerekin ezkondu zen 2011ko martxoaren 19an. 2015ean Ariya Eliana jaio zen[5].
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filmea | Pertsonaia |
---|---|---|
2007 | Steam | Niala |
2010 | Hated | Arianna |
2012 | Delivering the Goods | Sarah |
2012 | Allegiance | Leela |
Telesailak
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | 30 Rock | Erditze laguntzailea | Atal bakarra |
2009–2016 | Royal Pains | Divya Katdare | Protagonista, 104 atal. |
2011 | The Wendy Williams Show | Bere burua | |
2011 | Fashion in Television | Bere burua | |
2012 | CSI Miami | Jane Caldicott | Atal bakarra |
2015 | Odd Mom Out | Rima | Bi atal |
2016–2017 | Pure Genius | Dr. Talaikha Channarayapatra | Protagonista |
2017–2019 | OK K.O.! Let's Be Heroes | Elodie (ahotsa) | |
2017-2018, 2020 | Blindspot | Megan Butani | |
2018-2019 | She-Ra and the Princesses of Power | Angella erregina (ahotsa) | Protagonista 1-3. denboraldiak Gonbidatua 4. denboraldia |
2019 | Madam Secretary | Dr. Nimmi Bahri | Atal bakarra |
2019 | Instinct | Maya Bhdauri | 3 atal, 2. denboraldian |
Musikalak
Urtea | Filmea | Pertsonaia |
---|---|---|
2006 | Bombay Dreams | Priya |
2007 | Rafta, Rafta... | Vina Patel |
Erreferentziak
- ↑ «Reshma Shetty's Bollywood musical adventure» web.archive.org 2009-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ «Desis On Cable: Reshma Shetty and Danny Pudi - India Currents» web.archive.org 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Hooray for Bollywood in 'Bombay Dreams'» Daily Pilot 2006-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) Stephanie S. Lee. (2014). How an Opera Background Led Actress Reshma Shetty to Royal Pains - Mochi Magazine. (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ (Ingelesez) December 02, peoplestaff225 Updated; Am, 2020 11:29. «Reshma Shetty Welcomes Daughter Ariya Eliana» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reshma Shetty |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q513873