Rupertsbergeko monasterioa
Rupertsbergeko monasterioa | |
---|---|
Kanpoaldea Barnealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua |
Landkreis | Mainz-Bingen |
Alemaniako hiri-udalerri | Bingen am Rhein |
Koordenatuak | 49°57′57″N 7°53′21″E / 49.9658°N 7.8892°E / 49.9658; 7.8892 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1152 |
Izenaren jatorria | Rupertsberg (mul) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Mainz (en) |
Suntsipena | 1632 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Rupertsbergeko monasterioa (alemanez: Kloster Rupertsberg) Bingen am Rheineko (Alemania) Rupertsberg mendia zegoen San Benediktoren erlijiosoen komunitatea eta eraikina zen. Komentua emakumeentzat bakarrik zen eta Hildegarda Bingengoa izan zen haren sortzailea, 1150 urtean. Hau izan zen gizonen monasteriotik erabat autonomoa izan zen moja etxea.[1]
Historia
Komentu berria IX. mendean botatako beste baten gainean eraiki zen, Ruperto Bingeneko hilobiaren gainean. Monasterioko eliza 1152an kontsakratu zen.[1] Hildegarda Bingengoa hil zenean monasterioaren dekadentzia hasi zen eta 1632an, Hogeita Hamar Urteko Gerran, suediarrek erabat bota zuten. 1857an gelditzen ziren erorkinak ezabatu ziren Sarre eta Bingen arteko trenbidearen trazaketa errazteko. Monasterioan, 1632 arte, Hildergarden gorpuzkinak gorde ziren; urte horretan Eibingenen, Rheingaun, egin zen monasteriora eraman zituzten. Gaur egun gorpuzkiak Eibingengo Santa Hildegarda eta San Joan Bataiatzailearen elizan gordetzen dira.
Aztarnak
Monasterioko elizaren bost arku gordetzen dira, Würth lantegiaren museoan.
Erreferentziak
- ↑ a b .
Kanpo loturak
- (Alemanez) hildegard.org
- (Alemanez) regionalgeschichte.net
- Datuak: Q557972
- Multimedia: Kloster Rupertsberg / Q557972