Safari callejero
Safari callejero | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Izenburua | Safari calejero |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Editorial Bruguera |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Telesaila | Mortadelo eta Filemon |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1969 |
Safari callejero Francisco Ibáñezek sortutako pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen laugarren abentura luzea da, 1969ko azaroak 10 eta 1970 artean aritaratua.
Argitalpen ibilbidea
Gran Pulgarcitoren 42.etik 52. zenbakirarte serialdu ondoren, zenbaki bakoitzeko 4 orrialde argitaratuz, bilduman errekopilatua izan zen, Ases del Humorren 3. zenbakian, Colección Oléren hirugarren edizioko 98. zenbakian eta Ediciones Bren Súper Humorren 21. liburukian Chapeau el "esmirriau", El sulfato atómico, El plano de Alí-gusa-no eta La caja de los diez cerrojosekin batera.
Laburpena
Lapur bat sartu da Bacterio profesorearen etxean sartu eta bertako laborategiko animali guztiek ihes egitea eragin du. Animaliak metabolismoa eta ohiturak aldatzen dizkien suero baten eraginpean daude. Mortadelo eta Filemonek hiri osoan zehar bilatuz berreskuratu beharko dituzte. Hala, beraz, beste batzuen artean, Celestino banpiroa, Dorotea oiloa eta Zacarías zakurra bilatuko dituzte.
Eraginak eta ondarea
Bildumako hasierako biñeta André Franquinen beste biñeta baten plagioa da. Alabaina, abentura hau Ibáñezen oso bereizgarria da eta berezitasunak dituzten animalien harrapaketaren baliabidea Misión de perros edo Pánico en el zoo bezalako beste komiki batzuetan berrerabiliko da.
Beste komunikabide batzuetan
- Osorik pertsonaiei buruzko telesailean egokitu da. Mortadelo y Filemón II: Safari callejero izeneko bideo-joko bat ere egin zen 1989an.
Benetako aktoreekin eginiko La gran aventura de Mortadelo y Filemón filmean agenteak modu berean esnatzen dira (hormatik irtetzen den mazo baten bidez).
Aurrekoa Contra el "gang" del chicharrón | Mortadelo eta Filemonen abentura luzea 1969-1970 | Ondorengoa Valor y... ¡al toro! |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3754221