Shohei Imamura

Shohei Imamura

(1963)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTokio, 1926ko irailaren 15a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio, 2006ko maiatzaren 30a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Daisuke Tengan
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, irakaslea eta errealizadorea
Parte-hartzailea
  • Documenta 6 (en) Itzuli
Lantokia(k)Japonia
Jasotako sariak
ikusi
  • Japan Academy Prize for Director of the Year  (1980, 1990, 1998)
    Mainichi Film Award for Best Screenplay  (1969) : The Profound Desire of the Gods (en) Itzuli
    Blue Ribbon Awards for Best Newcomer  (1959)
    Blue Ribbon Awards for Best Director  (1964) : The Insect Woman (en) Itzuli
    Blue Ribbon Awards for Best Director  (1980) : Vengeance Is Mine (en) Itzuli
    Nikkan Sports Film Award for Best Director  (1989) : Black Rain (en) Itzuli
    Urrezko Palma  (1983)
    Urrezko Palma  (1997)
    Mainichi Film Award for Best Director
    Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna
    Order of the Paulownia, 8th class Order of the Paulownia, 8th class

IMDB: nm0408076 Allocine: 499 Allmovie: p95413 Edit the value on Wikidata

Shohei Imamura (japonieraz: 今村 昌平, Imamura Shōhei?, Tokio, 1926ko irailaren 15aibidem, 2006ko maiatzaren 30a) Japoniar zinegilea izan zen.

Nekazaritza- eta, batez ere, historia-ikasketak egiten ari zela, antzerki-lanak idatzi eta zuzendu zituen unibertsitatean. 1951 urtean Schochiku estudiotan sartu zen, eta zuzendari-laguntzaile lanetan aritu zen. Nusumareta yokubo (1958, Desio lapurtuak) eta Hateshinaki yokubo (1958, Desio ase ezinak) izan ziren Imamuraren lehen filmak. Imamuraren estilo barrokoak, eta gizarteaz eta erotismoaz zituen kezkek indar bizia eman zieten hirurogeiko hamarkadan egin zituen filmei. Buta to gunkan (1961, Neskatxak eta gangsterrak); Nippon Konchuki (1963, Emakume-intsektua); Jinruigaku nuymon (1966, Pornografoa), eta Kamigami no fukaki yokubo (1968, Jainkoen desio bizia). 1965 urtean Imamura Productions izeneko zinema ekoizpen-etxea sortu zuen, eta harentzat egin zituen hurrengo lan gehienak. Hirurogeita hamarreko hamarkadan telebistarako lan egin zuen batik bat, eta bi film bakarrik egin zituen: Nippon sengoshi Madamu onbora no seikatsu (1970, Gerraondoko Japoniaren historia taberna bateko zerbitzari baten hitzetan) eta Fukushu suru wa watenniari (1979, Mendekua nirea dut). Laurogeita hamarreko hamarkadan lan gutxiago egin zuen, baina ezagun bihurtu zen mundu osoan. Garai hartako filmak ditu: Eijanaika (1980); Narayama-bushi ko (1983, Narayamako balada), Zegen (1987, Burdeletako nagusia) eta Kuroi ame (1989, Euri beltza), guztiak errealismo gordinez eginak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q309950
  • Commonscat Multimedia: Shōhei Imamura / Q309950

  • Wd Datuak: Q309950
  • Commonscat Multimedia: Shōhei Imamura / Q309950