Soccer Bowl

Soccer Bowl
Motatxapelketa
Indarraldi1967 - 
Denbora-tarte1968 - 1984
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Partehartzaile kopuru2
Kirolafutbol
Osatuta
NASL Final 1968 (en) Itzuli
NASL Final 1969 (en) Itzuli
NASL Final 1970 (en) Itzuli
NASL Final 1971 (en) Itzuli
NASL Final 1972 (en) Itzuli
NASL Final 1973 (en) Itzuli
NASL Final 1974 (en) Itzuli
Soccer Bowl '75 (en) Itzuli
Soccer Bowl '76 (en) Itzuli
Soccer Bowl '77 (en) Itzuli
Soccer Bowl '78 (en) Itzuli
Soccer Bowl '79 (en) Itzuli
Soccer Bowl '80 (en) Itzuli
Soccer Bowl '81 (en) Itzuli
Soccer Bowl '82 (en) Itzuli
Soccer Bowl '83 (en) Itzuli
Soccer Bowl '84 (en) Itzuli

Soccer Bowl izenarekin ezagutzen da North American Soccer Leagueko azken partida, nahiz eta ofizialki United Soccer Association Final, National Professional Soccer League Final, NASL Final, Soccer Bowl, Soccer Bowl Series edo Championship Game izan den.

Soccer Bowl-aren izena eta kontzeptua 1975ean sortu zuen Phil Woosnam-ek, NFL futbol amerikarreko liga profesionaleko Super Bowl-aren antzera azken partida baten lehia berdindu nahi zuenak.[1] Baina Soccer Bowl ez da beti partida bakarrera jokatu, bi partidatara (joan-etorria) eta hiru partidako onenera ere jokatu da.

1967an bi final izan ziren, United Soccer Association eta National Professional Soccer League, eta 1968an, bi liga horiek bat eginda North American Soccer League (NASL) osatu ondoren, liga berriaren finala izaten hasi zen, eta bi etapa izan ditu, 1968 eta 1984 artean jokatutako NASL eta gaur eguneko NASL.[2]

1969an ez zen azken partidarik izan, denboraldi erregularreko lehen sailkatuari, Kansas City Spursi, eman zitzaion txapeldunaren garaikurra.

Gaur egun banatzen den saria, 2011ko urriaren 22an aurkeztutakoa, "North American Soccer League Soccer Bowl" peanan inskribatuta dago.

Erreferentziak

  1. NASL changes Soccer Bowl format. St. Petersburg Times 27 de septiembre de 1983.
  2. Championships - Soccer Bowl. .

Kanpo estekak

  • NASLeko txapeldunak rsssf.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q971420
  • Wd Datuak: Q971420