Spegazzini glaziarra
Spegazzini glaziarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | glaziar |
Eponimoa | Carlos Luis Spegazzini |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°12′S 73°24′W / 50.2°S 73.4°W / -50.2; -73.4 |
Mendikatea | Andeetako Patagonia |
Babestutako-eremua | Bernardo O'Higgins National Park (en) Los Glaciares |
Spegazzini glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Spegazzini) Argentinako Patagoniako hego-ekialdean, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil, dagoen glaziarra da. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 25 kmko luzera eta, batez beste, 1,5 kmko zabalera dauzka, eta 66 km²ko eremua hartzen du. Aurrealdeko hormak 135 mko garaiera du[1]. Izena, eskualdeko landaredia ikertu zuen Carlos Luis Spegazzini botanikariaren omenezkoa da.
Perito Moreno bezala, Hego Patagoniako izotz-zelaian du sorburua eta Lago Argentinoraino iristen da.
Erreferentziak
- ↑ Glaciar Spegazzini. losglaciares.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-25).
Kanpo estekak
- Datuak: Q598762
- Multimedia: Spegazzini Glacier / Q598762
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spegazzini glaziarra |