TMEO

TMEO, Gasteizen sortutako umorezko aldizkaria da. Ezten Kultur Taldeak argitaratzen du eta aldizkariaren sorreratik, 1987, bi hilero kaleratzen ditu aleak. Aldizkari hau, bere umore eskatologiko eta satira politikoengatik ezaguna da.

Sorrera

Hamelín (Iruña) eta Octopus (Gasteiz) desagertutako fanzineen lankideen batzearekin sortu zen TMEO aldizkaria.

Datuak

XXI. mendeko hasieraren datuen arabera, Euskadin plazaratzen diren komiki aldizkarietatik arrakastatsuena da.

Lankideak

TMEO Durangoko Azokan (2016)
Mauro Entrialgo

Lankideen gehiengoa Euskal Herrikoa da. Honako hauek dira haien izen edo goitizenak:

  • Luis Durán
  • Mauro Entrialgo
  • Alvarez Rabo
  • Bernardo Vergara
  • Mikel Valverde
  • Alvarortega
  • Ernesto Murillo
  • Santi Orue
  • Ata
  • Piñata
  • Abarrots
  • Tamayo
  • Larry
  • Roger
  • Manolito Rastaman

Lankide hauetariko batzuk El Jueves eta desagertutako Vibora aldizkarietan parte hartu dute ere.

Sariak

Birritan irabazi dute fanzinerik onenaren saria Bartzelonako Komiki Azoka 1990 eta 2001 urteetan. 1989. urtean Grenobleko komiki erakusketan fanzinerik onenaren saria irabazi zuten.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) TMEO aldizkaria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3323701
  • Wd Datuak: Q3323701