Taliq

Taliq idazkera, otomandar eskuizkribu batean.

Taliq edo taʿlīq arabiar kaligrafiaren estilo bat da, persieraren beharrak asetzeko bereziki diseinatua. Oso erabilia izan zen, bereziki persierara menderatutako herrialdeetan, nastaliq idazkerak ordeztu zuen arte.[1][2]

Sarritan, nastaliq idazkera izendatzeko erabiltzen da «taʿlīq» turkieraz[3] baita, sarritan, arabieraz ere.[4]

Nastaliq izeneko estiloa taliq idazkeran inspiratuta dago, naskh estiloaren ezaugarri batzuekin nahasirik.

Erreferentziak

  1. «Taʿlīq script - calligraphy» www.britannica.com.
  2. (Ingelesez) «Taʿlīq script | Persian, Islamic, Decorative» Encyclopaedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  3. (Ingelesez) Derman, M. Uğur. (1998). Letters in gold: Ottoman calligraphy from the Sakıp Sabancı collection, Istanbul. New York: Metropolitan Museum of Art ISBN 978-0870998737. OCLC .39195347.
  4. (Arabieraz) Muḥammad, Hāshim. (1961). قواعد الخط العربي / Qawāʻid al-khaṭṭ al-ʻArabī. Baghdād OCLC .10158596.

Ikus, gainera

  • Naskh
  • Nastaliq

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) «Calligraphy (ḵaṭṭāṭī, ḵᵛošnevīsī)» Encyclopaedia Iranica (web.archive.org).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4119938
  • Commonscat Multimedia: Taliq / Q4119938

  • Wd Datuak: Q4119938
  • Commonscat Multimedia: Taliq / Q4119938