Telma Monteiro

Telma Monteiro

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLisboa, 1985eko abenduaren 27a (38 urte)
Herrialdea Portugal
BizilekuaAlmada
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Parte-hartzailea
Pisua57 kilogramo
Altuera1,61 metro
Jasotako sariak
ikusi
  • Commander of the Order of Merit of Portugal Commander of the Order of Merit of Portugal
    Officer of the Order of Merit of Portugal Officer of the Order of Merit of Portugal
Telma Monteiro (goian, erdian), Pavilhão da Luz 1 fatxadan
Telma Monteiro banderatua, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan

Telma Alexandra Pinto Monteiro (Lisboa, Portugal, 1985eko abenduaren 27a)[1] judoan lehiatzen den kirolari portugaldarra da. Judoka, Portugalen historian emakumezkoen judoka onena bezala ezaguna izan dena, Europako Judo Txapelketan nagusi izan zen 2004tik 2015era 11 domina irabaziz.[1][2][3][4][5]

Bizitza

Telma Portugaleko Almada herrian hazi zen, eta 14 urterekin hasi zen judoa praktikatzen. Ana izeneko ahizpa du.[1]

Bere lehen domina olinpikoa irabazi zuen, brontze bat, -57 kg kategorian, 2016an. Go Tsunoda japoniarra, Ai Tsunoda lleidarraren aita izan zuen entrenatzailea 2016ko Rioko Olinpiar Joko horietan.

Judoka ibilbidea

Udako bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, 2004 eta 2020 urteen artean, eta brontzezko domina bat eskuratu zuen 2016an Rio de Janeiron, –57 kg kategorian. [1] Europako Jokoetan hiru domina lortu zituen, 2015ean urrea Bakun (–57 kg) eta 2019an bi Minsken, zilarra talde mistoan eta brontzea –57 kg-kategorian.[6]

2005 eta 2014 urteen artean bost domina irabazi zituen Munduko Judo Txapelketan, eta 2004 eta 2021 urteen artean hamabost domina Europako Judo Txapelketan.

2012ko Londreseko eta 2020ko Tokioko Jokoen irekiera ekitaldian Portugaleko banderaduna izan zen.[7]

Nazioarteko palmaresa

Juegos Olímpicos
Año Lugar Medalla Categoría
2016 Rio de Janeiro  Brasil –57 kg
Campeonato Mundial
Año Lugar Medalla Categoría
2005 Kairo  Egipto –52 kg
2007 Rio de Janeiro  Brasil –52 kg
2009 Rotterdam  Herbehereak –57 kg
2010 Tokio  Japonia –57 kg
2014 Txeliabinsk  Errusia –57 kg
2015 Astana  Kazakhstan –70 kg
Juegos Europeos
Año Lugar Medalla Categoría
2015 Baku  Azerbaijan –57 kg
2019 Minsk  Bielorrusia Equipo mixto
2019 Minsk ( Bielorrusia –57 kg
Campeonato Europeo
Año Lugar Medalla Categoría
2004 Bukarest  Errumania –52 kg
2005 Roterdam  Herbehereak –52 kg
2006 Tampere  Finlandia –52 kg
2007 Belgrad  Serbia –52 kg
2009 Tbilisi  Georgia –57 kg
2010 Viena  Austria –57 kg
2011 Istambul  Turkia –57 kg
2012 Txeliabinsk  Errusia –57 kg
2013 Budapest  Hungaria –57 kg
2014 Montpellier  Frantzia –57 kg
2015 Baku  Azerbaijan –57 kg
2018 Tel Aviv  Israel –57 kg
2019 Minsk  Bielorrusia –57 kg
2020 Praga  Txekia –57 kg
2021 Lisboa  Portugal –57 kg

Aintzatespenak

  • 2010ean, 2011n eta 2014an Urteko kirolari portugaldar izendatu zuten.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Learn about Telma Monteiro» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  2. (Ingelesez) «Telma Monteiro Biography | Pantheon» pantheon.world (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  3. (Ingelesez) Team), Namita Nayyar (WF. (2017-10-02). «2016 Olympics Bronze Medalist Telma Monteiro Shares Her Love For Judo!» Women Fitness (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  4. «Olympedia – Telma Monteiro» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  5. (Ingelesez) «Telma Monteiro: Peace Means Giving it Everything» www.ijf.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  6. (Ingelesez) «The story of Telma Monteiro continues» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  7. ISSN https://olympics.com/en/athletes/telma-monteiro..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q271034
  • Commonscat Multimedia: Telma Monteiro / Q271034

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4946148705712037080008
  • Wd Datuak: Q271034
  • Commonscat Multimedia: Telma Monteiro / Q271034