Trocadéro jauregia
Trocadéro jauregia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 16. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′46″N 2°17′14″E / 48.862777777778°N 2.2872222222222°E / 48.862777777778; 2.2872222222222 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1843 |
Inaugurazioa | 1878 |
Izenaren jatorria | Trocaderoko gudua |
Erabiltzailea | Musée des monuments français (en) 1882 - 1937 |
Suntsipena | 1935 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gabriel Davioud (en) Jules Bourdais (en) |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa Moorish Revival architecture (en) Byzantine Revival architecture (en) |
- Artikulu hau Parisko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trocadero».
Trocadéro jauregia (frantsesez: palais du Trocadéro) Parisko XVI. barrutian kokatutako jauregi desagertu bat da. Itxura eklektikoa zuen, arabiar eta bizantziar eraginarekin. Gabriel Davioud eta Jules Bourdais arkitektoek diseinatu zuten 1878ko Erakusketa Unibertsalerako. Chaillot jauregiarengatik suntsitua eta ordezkatua izan zen. 1937ko Erakusketa Unibertsalean. Suntsitua izan aurretik frantziar monumentuen museoa zegoen bertan Alexandre Lenoirrek sortua, E. Hamyk sortutako lehen etnografia museo paristarra eta ondoren Gizakiaren Museoa izango denaren aurrekaria. Trocadéro lorategia moduan ezaguna zena Jean-Charles Alphadek sortu zuen. 1880tik aurrera, Léon Jaubertek sorturiko behatoki publiko bat ezarri zen bertan.
Gaur egungo Chaillot jauregian antzinako Trocadéro jauregiaren egitura mantendu zen, zirkuluerdi gisarako bi hegal zituelarik. Hala ere, Davioudek diseinaturiko jauregiak erdiko eraikin batekin lotua zegoen (gaur egungo plazan kokatua zegoena), eta dorre zirkular bat zuen albo banatan morisko eta neo-bizantziar estiloan eginak.
Kanpo estekak
- Datuak: Q123256
- Multimedia: Palais du Trocadéro / Q123256