Uropeltidae
Uropeltidae | |
---|---|
Ceylon lurreko sugea Uropeltis ceylanica Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Uropeltidae Johannes Peter Müller |
Uropeltidae izenekoa gorputz zilindriko eta luzanga duten suge familia bat dira, lepoa baino sendoagoa ez den punta zorrotzeko burudunak eta puntarik gabeko isatsa dutenak.
Ezaugarriak
Larruazala esmaltatua dute eta hori, gorri eta beltz koloreak dituzte. Isatsaren muturrean dirudienez euren galeriak zulatzen laguntzeko erabiltzen duten plaka bat eratzen duten ezkatak dituzte, honengandik euren izena datorrelarik, grezieraz "ezkutuzko isatsa" esan nahi duena.
Espezieak
Familia honetako 45 espezie inguru ezagutzen dira, gehien bat India eta Sri Lankan bizi direnak. Bataz beste 39 zentimetro neurtzen dute, alerik luzeenek 74 zentimetro neur ditzakete.
Generoak
- Brachyophidium Wall, 1921
- Melanophidium Günther, 1864
- Platyplectrurus Günther, 1868
- Plectrurus Duméril, 1851
- Pseudotyphlops Schlegel, 1839
- Rhinophis Hemprich, 1820
- Teretrurus Beddome, 1886
- Uropeltis Cuvier, 1829
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uropeltidae |
- Datuak: Q427258
- Multimedia: Uropeltidae / Q427258
- Espezieak: Uropeltidae