Wilhelm Friedemann Bach
Wilhelm Friedemann Bach | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Weimar, 1710eko azaroaren 22a |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Berlin, 1784ko uztailaren 1a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Q15118909 |
Familia | |
Aita | Johann Sebastian Bach |
Ama | Maria Barbara Bach |
Ezkontidea(k) | Dorothea Elisabeth Georgi (en) (1751ko otsailaren 25a - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Bach familia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) Leipzigeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Johann Gottlieb Graun (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, piano-jotzailea, musikaria, music arranger (en) eta independent publisher (en) |
Lantokia(k) | Halle (Saale) eta Dresden |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Wilhelm Friedemann Bach (Weimar, 1710eko azaroaren 22a - Berlin, 1784ko uztailaren 1a) musikagile alemaniarra izan zen.
J. S. Bach eta Maria Barbararen lehenengo semea izan zen. Aitak berarentzat idatzi zizkion organo eta klaberako lanetan ikasi zuen, eta berehala hartu zuen organo-jotzaile onaren ospea. Zuzenbide ikasketak egin arren, ez zen musikatik aldendu eta organo-jotzaile postuetan aritu zen beti: Dresden (1733), Halle (1746), Brunswick (1770), Berlin (1774). Meza bat, kantatak eta organorako lanak idatzi zituen, gehienbat teklaturako konposatuak (12 sonata, 11 fuga, 42 polonesa, 11 fantasia, dozena bat kontzertu). Wilhelm Friedemannek finkatu zituen sonataren eta pianorako kontzertuaren forma modernoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q107277
- Multimedia: Wilhelm Friedemann Bach / Q107277