Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka | |
---|---|
2024ko edizioaren azoka barrua | |
Tokia | Lapurdi, Ziburu |
Antolatzailea | Argia eta Baltsan elkartea. |
Hasiera | 2019 |
Data | |
Betetzea | Urtero |
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka edo Ziburuko Azoka urtero Ziburun (Lapurdi) ekaineko lehen asteburuan antolatzen den kultur azoka da. Euskarazko literatura eta musika dira ekimenaren ardatzak.[1]
Ekimenak 2019an hasi zuen ibilbidea, Baltsan elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatuta. Euskal Irratiak, Ziburuko Udalak eta EKEk babestu izan dute.
Edizioak
Edizioa | Urtea | Argitaletxe kopurua | Leloa |
---|---|---|---|
1. edizioa | 2019 | ||
2. edizioa[2] | 2021 | 23 | |
3. edizioa[3] | 2022 | 33 | Euskarak batzen baitu mugek bereizten dutena... zatoz euskararen eremu askera! |
4. edizioa[4] | 2023 | 36 | Euskara hutsez bete Ziburuko plaza! |
5. edizioa[5] | 2024 | 33 | Euskara ala ezkara! |
Kontzertuak
Azokaren baitan kontzertu laburrak ere izaten dira:
- 2021: Agustin Alkhat eta Julian Labat.[6]
- 2023: Peio Erramuzpe, Adrian Perez, Patzuko Nice, Adar eta Ixabe.[4]
- 2024: Hegazkin, Bloñ, Lumi eta Pelax.
Erreferentziak
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2019-05-20). «Ziburuko lehen euskal liburu eta disko azoka antolatu dute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko azoka 2022» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ a b «Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azoka» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
- ↑ «Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an» KULTUR SHAREA 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q126195213
- Multimedia: Ziburuko Azoka / Q126195213