Zordunketa-txartel
Zordunketa-txartela eskudirurik erabili gabe kontsumoko ondasunak eta zerbitzuak erosteko eta, kreditu-erakunde bateko kontuan zordunduz, berehala ordaintzeko aukera ematen duen txartel elektronikoa da.[1] Txartel mota horretan, titularrak bere banku-kontuan duen dirua erabiltzen du, eta ez bankuak maileguan ematen duena, kreditu-txartelekin gertatzen den bezala. Banku batzuek akordioak egiten dituzte bezeroekin, dirua zorpeko atera ahal izateko, eta mailegu bat sortzen dute beren interesekin.
Urteko kuota kreditu-txartelena baino merkeagoa da, munduan gehien erabiltzen den finantza-tresnetako bat da.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]
Kanpo estekak
- Datuak: Q13499
- Multimedia: Debit cards / Q13499
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |