Ondategiko haritza, 600 urte, osasuntsu eta hazten.
Zuhaitz apartekoa[1][2][3] dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da. Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoak
Euskal Autonomia Erkidegoan, zuhaitz apartekoa da Eusko Jaurlaritzak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa.[1] Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ezohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz aleak babesteko helburua du izendapen horrek. Zuhaitz apartekoen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legean arautu zen, 1994an.[4]
Guztira 26 arbola izendatu dira zuhaitz apartekotzat, Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretuaren eta 23/1997 Dekretuaren bitartez.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoen zerrenda
Hona hemen zuhaitz apartekoen zerrenda osoa, izendatzeko dekretuan emandako xehetasunekin.[1][4]
Zenbakia
Espeziea
Probintzia
Udalerria
Kokalekua
UTM
Ezaugarri aipagarriak
1. zuhaitz apartekoa - Altubeko haritza
Quercus robur (haritz kanduduna)
Araba
Zuia
Altubeko mendatetik hurbil dago, herri onurako 734. basoan, «El Fresnal» izenaz ezaguna den alderdian.
30 T-WN-087.628
Tamaina eta edertasuna.
2. zuhaitz apartekoa - Santa Teodosiako lizarra
Fraxinus excelsior (lizar arrunta)
Araba
Harana
Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da.
30 T-WN-526.351
Neurriak.
3. zuhaitz apartekoa - Lantarongo pinazi-pinua
Pinus pinea (pinazi-pinua)
Araba
Lantaron
Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean.
30 T-VN-994.306
Espezie honetako berezko baso bakarra da Euskal Herrian.
Nafarroako Foru Erkidegoan, monumentu natural da Nafarroako Gobernuak zuhaitz nabarmen hauei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.[5]
Monumentu natural izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak 1991an arautu zuen monumentu natural izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.[6]
Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoen zerrenda
Hona hemen Nafarroa Garaianmonumentu natural izendatuta dauden 31 zuhaitz apartekoen zerrenda osoa.[5][7]
Hiru Hankako artea (Mendaza)Hiru Hankako artea (15,5 metro, 2,45 metroko diametroa, 800 urtetik gora) Barrualdea hutsik daauka, eta hiru oinarriren gainean eusten da; hortik bere izena.
Paue, garai bateko "Les Bruyères", hipodromotik gertu
8 m
~30 m
Paue, Villa Formose
7,80 m
44,30 m
Lys, Casamayou landetxea
7,70 m
17,20 m
Escos, gazteluko parkea
7,60 m
33,20 m
Asson, Abère-ko gaztelua
7,40 m
38,50 m
Paue, La Ville du Midi egoitza (Baradat etorbidea)
~7,40 m
34 m
Paue, Besson Plaza
6,85 m
42 m
Gan, Tolou Gaztelua
6,70 m
32,40 m
Bizanos, 34, Tarbeseko errepidea
6,70 m
28,80 m
Narcastet, lojamendu-zentroa (aireztapen zentroa)
6,60 m
43,30 m
Laruns, Laruns
~6,50 m
51,60 m
Salies-de-Béarn, Kasinoa
6,50 m
43,40 m
Mazères-Lezons, the drilling well, North the Francis Miot's boutique
~6,50 m
30,50 m
Bosdarros, crossing of Chemin Goaillard and road to Rébénacq
~6,50 m
17,80 m
Erreferentziak
↑ abcEusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretua, 1994ko maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia, 1995-06-08.
↑«Iritsi da urteroko hitzordua: Zuhaitz Eguna» Mendirizmendi.com (Mendiriz Mendi Elkartea) 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
↑ abEusko Jaurlaritzaren 23/1997 Dekretua, 1997ko otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia, 1997-02-25.
↑ abNafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz berezi natur monumentu deklaratu eta horien babes araubidea ezartzen duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
↑Espainiako Gobernuaren 4/1989 Legea, 1989ko martxoaren 27koa, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa. Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1989-03-28.
↑Nafarroako Gobernuaren 926/1996 Foru Agindua, 1996ko irailaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako naturagune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 147. zenbakia, 1996-12-04.