Alemanen oinzubia
Alemanen oinzubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′37″N 1°38′13″W / 42.82697°N 1.63692°W / 42.82697; -1.63692 |
Arkitektura | |
Alemanen oinzubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatuz, Arantzadi eta Txantrea auzoak elkarlotzen ditu.
Historia
XX. mende hasierako gertakari baten ondorioz izen hori du. Lehen Mundu Gerra garaian, 1915-1916. urteen inguruan, Kamerundik zetorren alemaniar talde batek Iruñean babes hartu zuen. Horietako asko hirian betiko gelditu ziren. Alemaniar horietako batzuk Arga ibaira bainatzera jaisteko ohitura zuten. Neguan ere jaisten ziren, eta batzuetan gaineko izozguneak hautsi behar izaten zituzten uretan sartzeko. Zaletasun hori ikusita, Karelius Arutzen alemaniarrak udal baimen bat jaso zuen Magdalena auzoan bainu aldagela bat jartzeko. Oinezkoak Arga ibaiaren gainetik igaro daitezen egin zuten oinzubia. Diseinua egin zutenean arreta berezia jarri zuten eraikuntza hori paisaian integratzeko, "hiritik landara igarotzeko ate moduan" joka zezan.
Kanpo estekak
- Alemanen zubia. Arga ibaia: Arantzadiko zatia. Iruñeko Hiri Parkea.
- Datuak: Q12253154
Iruñeko zubiak | ||
---|---|---|
Arga ibaiko zubiak: Barañaingo oinzubia • Landaben zubia • Mintegien oinzubia • Milutze zubia • Sanduzelaiko oinzubia • Sanduzelaiko zubia • Hodien oinzubia Elortz eta Sadar ibaietako zubiak: Urdanotz taldeko oinzubia • Etxabakoitzeko pasabidea • Arostegi zubia • Etorkizuneko lotura Donapearekin |