Done Petri zubia
Done Petri zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea | |
Done Petri zubiaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′26″N 1°38′37″W / 42.8239°N 1.6437°W / 42.8239; -1.6437 |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-213 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001100 |
213 | |
|
Done Petri zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi erromaniko bat da. Done Petri auzoan dago, Vergel kalean, eta Arga ibaia zeharkatzen du, Arrotxapea eta Arantzadi auzoak elkarlotzen dituelarik. Berez, Iruñea osoko zubirik zaharrena da. Garai batean Done Petri Ribas zubia deitu ohi zuten.
Ustez Erromatar Garaikoa omen da, harri hormaz eraikiza izanen zelarik. Erdi Aroan eraldatua izan zen, gaur egungo itxura hartuz. Zirkulu erdiko hiru begi ditu. Zubi honen ondoan harrizko gurutze bat dago, Dona Grazia zubiaren ondoan dagoenaren berdin-berdina.
Milutze zubia eta Magdalenako zubia geroagokoak direla uste da, eta, antza denez, Erdi Aroan Iruñean bi zubi bakarrik zeuden: bata Argaren gaineko hau eta bestea Sadarren gainekoa.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Done Petri zubia. Iruñeko Ibai Parkea
- Datuak: Q12256338
- Multimedia: Puente de San Pedro, Pamplona / Q12256338
Iruñeko zubiak | ||
---|---|---|
Arga ibaiko zubiak: Barañaingo oinzubia • Landaben zubia • Mintegien oinzubia • Milutze zubia • Sanduzelaiko oinzubia • Sanduzelaiko zubia • Hodien oinzubia Elortz eta Sadar ibaietako zubiak: Urdanotz taldeko oinzubia • Etxabakoitzeko pasabidea • Arostegi zubia • Etorkizuneko lotura Donapearekin |